Lost in Translation ****

Lost in Translation **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lost-in-translation/@@download/image/35p42-4.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Sofia Coppola. Aktoreak: Bill Murray, Scarlett Johansson, Giovanni Ribisi, Akiko Takeshita. Generoa: komedia erromantikoa. Herrialdea: AEB / Japonia. Urtea: 2003. Iraupena: 105 minutu.
35.zenbakia
Lost in Translation   ****
The Virgin Suicides finaren ostean, maitasun ezinezkoa ardatz duen istorio ederra errodatu zuen Sofia Coppola zinemagile gazteak. Iragarki bat filmatzen ari da Bob aktore beteranoa Tokio hirian. Hoteleko tabernan, Charlotte xaloa ezagutu du. Neska ezkonduta dago, eta bera baino askoz gazteagoa da. Hala eta guztiz ere, Tokioko kaleetan barna galduko dira elkarrekin. Bion artekoa maitasun harreman ezinezkoa da, baina. Bill Murray eta Scarlett Johansson aktoreen interpretazioa kilate anitzekoa da. Komedia gizatiar, ironiko, sentibera eta gazi-geza da Lost in Translation, zinez. Harribitxi benetakoa.