Los Creyestes/Las Membranas: Ur azpiko fededunen r"n"r partekatua

Bloody Hotsak zigiluak bigarren erreferentzia argitaratu berri du: Jaengo Los Creyentes eta Alacanteko Las Membranas banden binilozko 7 hazbetekoa. single partekatua, alegia. Diseinu bikainarekin jantzita dator, eta barruan 50eko hamarkadako rock and rolla eta 60ko hamarkadako garage-rocka dira protagonistak.
Singlearen A aldea biraka hasi bezain laster, Las Membranasen doinua entzun daiteke. 60ko hamarkadako garage-rock doinuak dira nagusi. Harmonika indartsua nabarmentzen da; atzetik gitarrak, baxuak, bateriak eta teklatuek batez ere, azken horiek zurrunbilo iluna bultzatzen dute. Corre, niña, corre! kantan, bikote baten rock and roll grinak eragindako ihesaldia kontatzen dute.
"Egia esan, 60ko hamarkadako kutsu gutxien zeukan doinua zelako aukeratu genuen Kar, kar, kar. Hartara, rockabillyzaleak ez ziren beldurtuko!", dio Paco baxu jotzaileak, Los Creyentes zeharka eta umoretsu aipatuta. "Horrez gain, Los Sirex taldea asko maite dugulako grabatu dugu", gaineratu du. Izan ere, Espainiako talde mitiko horrek "Corre niña ves al tren o marchará" bertsoa abesten zuen El tren de la costa abestian (1965).
B aldean, andaluziarrek Witchcraft man jarri dute; 50eko hamarkadako rock and roll doinu zaharretan eraikitako kanta frenetikoa. Los Creyentes The Cramps eta The Meteors banden ondoregoak direla esan daiteke. "Gure kanta himnoa da, eta Las Membranasen Corre, niña, corre doinuarekin batera, singleak dantzarako bi harribitxi apropos edukitzea lortu dugu. Harro gaude bi abesti ikaragarri horiekin, eta mundu erdiko disko jartzaileek hortxe dituzte. Gainera, gure kantak edozein doinutan bilatzen ditugun baldintzak ditu: grina, indarra, emozioa eta r´n´r handia egin zuten guztiekiko omenaldia", azaldu du Franek, koadrilako zeremonia-maisuak.