Los Cabos Cancun

Los Cabos Mexikoko udalerria zeharo itxuraldatzeko proiektua dago mahai gainean. 3.800 hektareako azaleran 8.000 etxebizitza, hamabost hotel, bi golf zelai eta kirol kaia eraiki nahi dituzte, besteak beste. Greenpeacek gogor gaitzetsi du Los Cabos Cancun bilakatu nahi duen egitasmoa, gehienbat Cabo Pulmoko itsas parke nazionalean eragina izango lukeelako; Kaliforniako Golkoko koral arrezife aberatsena dago bertan. Proiektuaren ardura duen enpresak arrazoitu du Mexikoko Ingurumen Ministerioaren baimena duela. Protestetako batzuk Alacanten (Herrialde Katalanak) izan dira, enpresak bertan duen egoitzan.