Los abrazos rotos

Los abrazos rotos https://www.gaztezulo.eus/albisteak/los-abrazos-rotos/@@download/image/94p59losabraz.jpg
2009/03/04
kritika
Testua: Gontzal Agote
Aktoreak: Zuz: Pedro Almodovar. Akt: Penelope Cruz, Lluis Homar, Blanca Portillo.
94.zenbakia
Los abrazos rotos
Urrun, oso urrun, gelditu dira movida madrildarraren garaiak eta underground zinema. Pedro Almodovar zuzendari espainiarrak urteak daramatza prestigiodun zuzendaria izan nahian eta, azken urteotan, horretara bideratu du bere ibilbide zinematografikoa, Oscar saria eta guzti. Bide horretan beste urrats bat da filma hau. Istripu batean ikusmena galdu duen idazle bat da istorio tragiko honetako protagonista. Garai batean bere aktore kuttunenetakoak ziren bi aktore ere berreskuratu ditu: Rossy de Palma eta Chus Lampreave.