Lorez osatutako alfonbra erraldoia

Lorez osatutako alfonbra erraldoia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
Lorez osatutako alfonbra erraldoia
Bruselako Manneken Pis xaloari hiru egunez protagonismoa kendu zion iragan abuztuan, bi urtetik behin gertatu ohi den bezala, Grand-Place hartzen duen lorez osatutako alfonbra erraldoiak. Lau ordu behar izaten dituzte, 100 lorezain baino gehiagok, ospakizunerako aukeratzen duten gaiaren inguruko alfonbra egiteko. Aurten, turkiarren inmigrazioaren 50. urteurrenari gorazarre egin diote, eta 750.000 begonia erabili dituzte tapiz erraldoia osatzeko. Dirudienez, ohitura honen jatorria 1971. urtean kokatzen da, eta E. Stautemans arkitekto eta paisajista gantetarra izan zuen sustatzaile.