Loreontzia buruan; azken moda

Loreontzia buruan; azken moda Instagram zoratu egin da joera berri honekin; ausartuko zinateke? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/loreontzia-buruan-azken-moda/@@download/image/taylor%20r%xklcn 20flower%20vase%20hair.JPG
2018/10/01
berria
Instagram zoratu egin da joera berri honekin; ausartuko zinateke?
Loreontzia buruan; azken moda

#Flowevasehair traola Instagramen bilatzen baduzu, azken orduetako joera dela konturatuko zara; segituan, burua loreontzi bihurtu duten ehunka influencerren zein jarraitzaileen argazkiekin egingo duzu topo. Zergatik?

Moda berri honen sortzailea Taylor R blogari kanadiarra izan da. Taylor R-k berak azaldu duenez, Beyonce abeslariak Voguerako berriki egindako azaleko argazkian oinarritu da burua loreontzi bihurtzeko. Hain zuzen, abeslariak burua lorez bete zuen argazki sesiorako.

Taylor R pauso bat hareago joan da, eta bere buruan ur botila bat jarri du, ilez estaliz; behin amaituta, loreak sartu dizkio botilari. Dagoeneko bere asmakizunaren ehunka bertsioz bete da sarea; eta zuk, egingo zenuke halakorik zure buruan?