Lorea Agirre: "Gazteen eta administrazioaren artean sekulako leizea dago"

Gazteen eta administrazioaren arteko harremanak ez dira errazak. Are gutxiago, gehien mugitzen diren gazteei gagozkielarik. Lorea Agirre 32 urteko kazetari beasaindarrak harreman hauek, gazte lekuak, gaztetxeak eta abar ikertu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz. GAZTETXULOko lagunok berarekin aritu gara solasean.
Zein da zure txostenaren helburua?
Azken urteotan udal askotan gazte teknikariak hasi dira lanean, gazte lekuak ere zabaldu dituzte, gaztetxeak ere hor daude, kultur etxeak... Hala ere, oro har gazteen eta administrazioaren artean ez dago harremanik, sekulako leizea dago, administrazioak ez daki gazteek zer nahi duten eta gazteek ez dakite, esaterako, administrazioak zein laguntza ematen dituen. Beraz, txostenaren helburua harreman hori nola bidera daitekeen hausnartzeko lehen urratsa ematea da.
Arazoari, batez ere, kultur aldetik heldu diozu. hau da, gazte kulturan dihardutenek nolako harremana duten erakunde publikoekin (udalak, diputazioak...). Baina, zer da gazte kultura?
Gazteek beraiek sortzen dutena. Duela hogei urte Europako zenbait herritan bazegoen gazte kultura, baina Euskal Herrian ez zegoen horrelakorik, hau da, oro har, gure gurasoek eta gure aiton-amonek kontsumitu duten kultura bera izan da. Duela hogei urte, aldiz, gazte kultura sortzen hasi zen: pop, rock, komikiak... Dena den, oso kontzeptu zabala da, alde asko ditu, gazte guztiak ez baitira berdinak, eta horrez gain, gaur egun negozio handia da.
Azken hogei urteotan aldaketa handirik gertatu al da gazte kulturan?
Ez dut uste. Oso mundu dinamikoa da hauxe, neurri batean kontsumo azkarrekoa, eta gazte sortzaile asko berritzaileak dira. Dena den, ez da sakoneko aldaketa handirik izan, kezkak berak dira eta antzeko gauzak egiten direla uste dut. Askotan esaten da duela hamabost edo hogei urteko gazteak askoz azkarragoak, borrokalariagoak edo berritzaileagoak zirela, baina seguru asko, ez zen horrela izango.
Txostenean diozu gazteei buruz diskurtso ezkorra egiten dela, beti bortizkeriarekin edo drogarekin lotzen dituztela.
Bai, gizarteak eta komunikabideek gazteak satanizatu egiten dituzte askotan. Hori toki guztietan gertatzen da, baina hala ere, euskal gizartea ez da gizarte arrunta, gatazka propioak ditu, eta horrexegatik, errazagoa da gazteak satanizatzea. Administrazioak gazte dinamikoa problematikotzat jotzen du. Gure herrietan mugitzen diren gazteek zalantzan jartzen dute agintea eta hori ona da, bai gazteentzat, edozein gauza onartzeko prest ez daudelako, eta bai administrazioarentzat, modu irekiago eta demokratikoago batez jokatzen ikasi behar duelako. Euskal Herrian gehien mugitzen diren gazteak joera politiko batekoak izan ohi dira eta horrexegatik, administrazioak uko egiten die beraien eskaerei. "Haiei hau ematen badiegu, beste gazteei ez diegu emango" diote. Baina kontua da besteak ez direla mugitzen. Hori hankasartze larria da, beldur gutxiago izan behar da.
Erakundeek gazteentzako ekimenak bideratzen dituztenean, askotan ez dute inongo oihartzunik. Zergatik?
Batzuetan horixe gertatzen da, beste batzuetan, ez. Zenbait herritan gaztetxeak ondo funtzionatzen zuen eta administrazioak gaztetxea itxi, haren ordez gaztelekua jarri du eta gaur egun ez doa inor. Zergatik? Alternatiba hori ez delako demokratikoa izan, gazteek ez dutelako gazte lekuaren kudeaketan parte hartzen, dena goitik behera zuzentzen delako.
Zer behar dute honelako guneek ondo funtziona dezaten?
Gaztelekuak administrazioak sortu, baina gazteekin bat kudeatu behar ditu. Erakundeek gazteekin hitz egin behar dute eta beraiekin negoziatu. Ez dut esaten hamalau milioi eskatzen badituzte, eman behar zaizkienik, beharbada bai, beharbada ez, baina hori bai, gazteekin negoziatu behar dute. Oñatiko gaztelekuaren adibidea oso esanguratsua da; administrazioak herriko gaztetxea itxi ondoren sortu zuen, eta hala ere, oso harrera ona izan du, bertako teknikariak aukera eman dielako gazteei kudeaketan parte hartzeko. Hemen Euskal Herrian ez dago ohitura handirik, baina honelako esperientziak aspaldi egiten hasi ziren Europa iparraldean. Herri horietan tradizio demokratiko handiagoa dute eta oso argi dute eremu horiek gizartearenak direla eta hortaz, gizarteak berak kudeatu behar dituela.
Gazte sortzaileek, musikariek, idazleek edota antzerkilariek esaterako, zein oztopo dute beraien iharduerak aurrera eramateko?
Araututako ikasketetatik kanpo, ez dute eskaintza handirik. Hau da, herri askotan artelan bat egin nahi duen gazte batek ez du nora jo. Difusioa ere arazoa da, musika talde pila dago, baina zaila dute haien lanak ezagutaraztea. Erakundeek azken urteotan azpiegitura asko egin dute, baina hala ere, baliabide gehiago bideratu beharko lirateke: argazkilaritza tailerrak, teknologia berriak... Administrazioak askoz diru gehiago bideratu beharko luke gazteentzat.