Lore honek txokolate usaina du

Lore honek txokolate usaina du ‘Stanhopea Tigrina’ orkideak usainik gozoenak zabaltzen du 48 orduz! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lore-honek-txokolate-usaina-du/@@download/image/Stanhopea_tigrina.JPG
2018/07/19
albiste-laburra
‘Stanhopea Tigrina’ orkideak usainik gozoenak zabaltzen du 48 orduz!
Lore honek txokolate usaina du

Lore zaleak bazarete, jakin badela txokolate lurrina duen orkidea arraro bat. Stanhopea Tigrina izena du, eta mexikarra da. Orkidea honen loreak urtean behin loratzen dira (eta ez beti), bat-batean aterki baten moduan, eta soilik 48 ordu irauten dituzte berriro zimeldu aurretik. Erabat irekitzean, orkideak txokolate eta bainila usain gozoa zabaltzen du, metro ugaritan usaindu daitekeena. Harrigarria, ezta?