Loraldiak euskarazko sormen digitalerako bekaren hirugarren deialdia egin du

Loraldiak euskarazko sormen digitalerako bekaren hirugarren deialdia egin du Urriaren 18ra bitarte aurkeztu behar dira `proposamenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/loraldiak-euskarazko-sormen-digitalerako-bekaren-hirugarren-deialdia-egin-du/@@download/image/BEKA-SORMEN_DIGITALA_2026_POST-1000x1000.jpg
2024/09/09
Urriaren 18ra bitarte aurkeztu behar dira `proposamenak.
Loraldiak euskarazko sormen digitalerako bekaren hirugarren deialdia egin du

Loraldiak euskarazko sormen digitalerako bekaren hirugarren edizioa jarri du martxan, euskarazko sormen digitalak sustatzeko eta ingurune digitalean euskarazko egitasmoek presentzia izateko helburuz.

Edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke, banaka zein taldean. Proposamena eremu digitalean kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez nahitaez.

Proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentua aurkeztu behar da, eta jatorrizko sormen lana izango da. Kultur sorkuntzaren arloa askotarikoa izan daiteke: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Diziplina bakarrekoa edo bat baino gehiagoren arteko uztarketa izan daiteke. 

Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 18an amaituko da. Ondoren, urriaren 29tik 31ra bitartean, hiru egitasmo finalistek aurkezpena egin beharko dute. Azaroaren 11n komunikatuko zaie ebazpena eta handik hiru egunetara publiko egingo da. 

Beka irabazleak urtebete (2024ko abendutik 2025eko abendura) izango du proiektua martxan jartzeko. Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordioa sinatu ondoren. 2026ko hasieran aurkeztuko da sorkuntza.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.