Loraldia, Lau sormen-haizetara

Loraldia, Lau sormen-haizetara Laugarren edizioa du aurten kultura jaialdiak; berritasunak ezagutzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/loraldia-lau-sormen-haizetara/@@download/image/loraldia.png
2018/02/21
berria
Laugarren edizioa du aurten kultura jaialdiak; berritasunak ezagutzeko prest?
Loraldia, Lau sormen-haizetara

120 sortzaile baino gehiago batuko ditu martxoaren 5etik 26ra bitartean Loraldia jaialdiak. 30 saio antolatu dituzte guztira, Bilboko 20 gunetan, eta estreinaldiak edo lan berriak izango dira gehienak. Lau sormen-haizetara lelopean, euskal kulturaren adierazpen berritzaileenak plazaratuko dira eta egun horietan zehar disko, teatro lan eta beste ekintza batzuen estreinaldiak izango dituzte. Gainera, horietako batzuk Loraldian baino ez dira egingo eta ez dira berriro errepikatuko. Erabateko luxua!

 

Antzerkia eta dantza, musika, literatura, zinema, bertsolaritza... denetik aukeratzeko moduan izango zarete. Hala, Bilbo kulturaz jantziko da hilabetez. Hemen duzue egitarau oparo horren lagin bat: Kukai dantza taldeak Oteiza berreskuratuko du, ikuskizun berri bat egiteko; Arriaga Antzokiko ekoizpen propio batek bat egingo du Loraldiarekin eta estreinaldia izango dugu: Hiru Emakume, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean eta Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria eta Ane Pikaza oholtza gainean; Mizel Theretek Lekeitioak dantza ikuskizuna eskainiko du; Izarok, Eason lan berria aurkeztuko du; Xabier Amurizak Neska bat leku inposiblean lan berria aurkeztuko du; eta askoz gehiago!

 

Egitaraua osorik ikusteko gogoz utzi zaitugu? Hementxe duzu: LORALDIA 2018