LOR: "Bizkaian musika osasuntsu dago"

Elorriokoak dira, eta oraintsu kaleratu dute Bakoitzari berea izeneko euren bigarren diskoa. Abilak dira ahots melodiak eta rock gogorra uztartzen.
2003an kaleratu zenuten lehen diskoa. Nolako balorazio egiten duzue lehen lan hartaz?
Ez genuen espero hain harrera onik izatea, beraz, balorazio ona egiten dugu. Lehenengo disko hark kontzertu asko emateko, eta gure musika Euskal herriko puntu askotara zabaltzeko aukera eman zigun.
Bizkaiko taldeek disko asko saltzen omen dituzue: Gatibu, Ken Zazpi bizkaitarrek Bizkaiko taldeak sutsu defenditzen dituztela dirudi. Hala al da?
Ez, gure kasuan ez dugu sumatu horrelakorik. Gaur egun Bizkaiko musika osasuntsu dago, baina kasualitate hutsa da, seguru asko.
Bi hilabete eman zenituzten diskoa grabatzen. Zer dela eta halako prozesu luzea?
Grabazio prozesua patxadaz egin nahi genuen. Elorrioko Berriozabalbeitia baserrian hilabete eman genuen grabatzen, eta azkenean, kontua luzatu egin zitzaigun. Elkar estudioetan bateria grabatu genuen, eta Berriozabalbeitia baserrian gitarrak eta baxuak sartu genituen. Ondoren, Muted taldearen lokalean ahotsak sartu genituen, eta azkenik, Lorentzo Records-en, nahasketak egin. Beñat Agirre gau eta egun aritu da gurekin produkzio lanetan, eta azkenerako, taldeako bosgarren partaidea bihurtu da. Emaitzarekin oso pozik gaude
Zer moduz musikaren egoera Elorrion? Mugimendu handia al dago gaztetxearen inguruan?
Elorrion betidanik egon da musikarekiko interesa, eta egun ere talde asko daude: Ihesbide, Dirties, Ultimo ensayo Gu 14 urterekin hasi ginen zarata ateratzen, eta betidanik izan dugu beste taldeen laguntza. Bestalde, orain gaztetxe berria eraikitzen ari dira, eta eskertzekoa da, Elorrioko gazteriaren lana ezagutarazteko aukera ematen baitu.
Aurreko diskotik hona, areagotu egin da ahotsen ukitu melodikoa, baina metal zatiak ere ez dira falta. Nahasketa hori al da zuen zigilua?
Gu beti saiatu gara ahotsekin jolasten, horixe baita taldearen ezaugarri nagusia. Nahasketari dagokionez, ez gaude ziur zein ildotik doan gure musika, estilo askoren nahasketa baita. Batzuk diote metal ukituko rock-popa dela
Diskoan making off bat sartu duzue, bi hilabeteotako irudiak laburbilduz. Ez da oso ohikoa.
Ez da arrunta, ez! Uda guztia eman dugu bideokamara batekin, eta making off bat sortzeko ideia izan genuen, bertan diskoaren grabazioaren laburpentxo bat eskaintzearren. Uda guztia hiru minututan kontatzen saiatu gara.