Londresek Uber kanporatu du

Londresek Uber kanporatu du App-aren bastioi handietako batek uko egin dio zerbitzuari, segurtasun arazoak leporatuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/londresek-uber-kanporatu-du/@@download/image/NINTCHDBPICT000338077692.jpg
2019/11/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

App-aren bastioi handietako batek uko egin dio zerbitzuari, segurtasun arazoak leporatuta.
Londresek Uber kanporatu du

Euskal Herrian ate joka dabilen app bidezko taxi zerbitzuak bere konkista mundialaren ikono handietako bat galdu berri du: Londres. Erresuma Batuko hiriburuak baimenik gabe utzi du Uber hirian, zerbitzuak segurtasun neurriak betetzen ez dituela egotzita. 

TfL Transport for London garraioaren agintzaritzak jarri du app-aren aurkako salaketa, eta adierazi du Uberrek ez dituela segurtasun neurriak bete gutxienez eskainitako 14.000 zerbitzutan. Oraingoa ez da Londresek Uberri baimena erretiratzen dion lehen aldia; 2017an berdina gertatu zen, orduan konpainiak ez zuelako gidarien aurrekari judizialen berri ematen. Uberrek 21 egun ditu apelatzeko, eta epaile baten esku egongo da app-a hiritik kanpo uztea ala ez.

Zergatik segurtasun arazo larri horiek? Hain zuzen, Uberren gidariek erraz jaitsi dezakete aplikazioa eta beren nortasun faltsua eskaini, gidariaren argazkia aldatuz; hala, ez dagozkien zerbitzuak egin ditzakete.