Londres: Sex, more and more

Londres: Sex, more and more https://www.gaztezulo.eus/albisteak/londres-sex-more-and-more/@@download/image/2p222_1370381973.jpg
2000/10/06
erreportajea
Maite Larrañaga
Londres: Sex, more and more


Euskal Herriko gazteek GAZTETXULO irakutzen duten bezala, Erresuma Batuko gazteek badituzte beren aldizkariak. More, Minx, Sugar... txololate edo izozki markak diruditen arren, astekariak dira, eta gazteen artean gehien irakurritakoak. Oso astekari arruntak dira, helduei zuzendutakoen kopia hutsak: moda, pertsonaia ospetsuei buruzko txutxumutxuak eta antzekoak jorratzen dituzte. Hala ere, badago oso kontuan hartzen dute gai bat. Sexua, nola ez bada.

Astekari hauek sexuari buruzko atal zabalak dituzte eta astero-astero txortan egiteko jarrera baten berri ematen dute. Ikusiko al dugu horrelakorik gure aldizkarietan? Zakilen neurriaz ere askotan hitz egiten dute. More aldizkarian kaleratutako erreportai baten arabera, mutil britaniarrek Europako zakil luzeenak dituzte.

Hala ere, aldizkari hauez gain, gazteek sarera ere jotzen dute. Bertan, esaterako, honako helbide honi egin ohi diote bisita:  www.thesite.org. Pentsa nolako arrakasta duen web orrialdeak; Tony Blair lehen ministroak ere gune horretan sartzen dela adierazi du. Dena den, web orrialdeak kritika ugari jaso ditu eta arrazoia, berriro ere, sexua da. Kontserbadoreek diotenez, gazteak sexu harremanak izatera bultzatzen ditu.

Britaniarrek diotena irakur ezazue, baina GAZTETXULOri ez adarrik jarri. Please!