London Bridge Tower 310 metro

London Bridge Tower 310 metro https://www.gaztezulo.eus/albisteak/london-bridge-tower-310-metro/@@download/image/2011151877London_Bridge_Tower.jpg
2012/12/13
berria
London Bridge Tower 310 metro
310 metroko garaiera izango du London Bridge Tower-ek, Europako eraikin altuenak. Qatar eta Sellar Property Group entitateek finantzatu dute 1.400 milioi liberako (1.600 milioi euro) aurrekontua, eta 2012ko Olinpiar Jokoak baino lehenago prest izatea espero dute. The Shard izenaz ere bataiatu duten etxe orratza Renzo Piano arkitektoak diseinatu du, antza, XVIII. mendean Tamesis ibaia hartua zuten mastetan inspiratuta. Zeinek aipatu zuen krisia?