Lodosako Udalak kale izendegia euskaratu du

Lodosako Udalak kale izendegia euskaratu du Herritarrek bultzatutako ekimena izan da eta Errigoraren laguntza ekonomikoa izan du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lodosako-udalak-kale-izendegia-euskaratu-du/@@download/image/1.jpg
2022/08/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Herritarrek bultzatutako ekimena izan da eta Errigoraren laguntza ekonomikoa izan du.
Lodosako Udalak kale izendegia euskaratu du

Lodosa Bizirik elkartearen proposamenaren bidetik, Lodosako Udalak kale izendegia euskaratzeko prozesua jarri zuen martxan joan den irailean, eta uztailean onartu zuten kale izendegi berria. Udalerriko 154 kaleen inguruko informazioa berrikusi dute eta euskarara ekarri dituzte Euskaltzaindiaren laguntzaz.

Hauek dira kaleetako batzuen izenak: "Izenik gabeko kalea", “Aizagerri kalea”, “Goikobaratze kalea”, “Olibadi kalea”, “Done Joan kalea”, “Hilerriko bidea”, “Irati Ibaiaren kalea”, eta  “Plazatxo plaza”. 

Herritarrek abiatutako ekimena izan da, iaz Sartagudan egin zen bezala, eta Lodosako Udala, Euskarabidea eta Euskaltzaindiarekin elkarlanean egin dute. Nafarroako Gobernuaren eta Errigoraren dirulaguntza izan du ekimenak.