Lobo Electrico: Polimorfiara bidaia

Sirius Magma, Iki Peligro, Perro Lobo eta Guanche dira Lobo Electrico. Artefactos Magicos diskoa aurkezten ari dira han eta hemen. Altsasuko Gernika tabernan izan gara zokomiran.
Ghanesa jainkosak, hegalak astinduz, bere mantrekin aretoko traba guztiak txikitzen dituen bitartean, ikusleak esperma beltza giroan noiz urtuko zain daude, eta Chico Gatok ukitu, laztandu eta musukatuko dituen esperoan. Une horretan, Lobo Electrico eszenatokira ateratzen da.
Batzuek lehen esperientzia erotikoa biziko dute taldearekin. Besteek, berriz, ezaguna dute. Baina ez batzuek ez besteek ez dakite zer gertatuko den gau honetan. Izan ere, taldearen emanaldi guztiak dira ezberdinak. Gauero pertsona ezberdin batekin oheratuko bagina bezala, adibidez.
Kontzertu bakoitzean Lobo Electricok Polimorfia planetara eramaten ditu zaleak, eta ezkutuko kaleak erakusten dizkie, beren gailu magiko guztiek zentzumenak argiztatzen dituztela.
Gauero, Lobo Electricok geldo egotetik etengabe dantza egitera eramaten ditu bere zaleak. Oparotasuna nabaria da euren ereserki ero guztietan. Gizaki berdea itzuli da, bere begi haragijaleekin begiratzen zaitu, bere gorputza zurearen ondoan astintzen duen bitartean. Ez dago oharkabean pasatuko den talde honen zuzenekorik. Emanaldi bakoitzaren ostean, ikusleek zerbait berria eramaten dute euren barren-barreneko sentimenduetan.
OM GAM GANAPATAYE NAMAHA