Literaturia, euskarazko literaturaren plaza, ekainaren 3tik 5era Larrabetzun

Euskal letren asteburua antolatu dute, hirugarren urtez. Liburu azoka, liburu aurkezpenak, errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak, bertso saioak
gustu guztiak asetzeko.
Goiburu gisa '2000 eta hamaika gehiago' aukeratu dute aurtengo ekitaldirako. Eta irakurtzeko zaletasunaren transmisioa izango da hitzordu eta ekimen guzti-guztietan ardatz. Antolatutako mahai inguru, kantaldi eta errezitaldiak irakurtzearen plazera goraipatzera bideratuko dituzte.
2009an Literatura Eskolaren eta Larrabetzuko herriaren ekimenez sortutako euskal letren asteburura elkarte berriak hurbildu dira, hala nola, 111 akademia eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE). Oier Guillan antolatzaileak azaldu duenez, "auzolanean" aurrera ateratako ekimena da Literaturia.
Irakurleak ez ezik, idazle eta sortzaileak ere hurbilduko dira Larrabetzura ekainaren 3tik 5era bitarteko asteburuan. Elkar, Susa, Pamiela, Igela, Txalaparta, Utriusque Vasconiae eta Maiatz argitaletxeek liburu berri bana aurkeztuko dute, eta oraintsu obraren bat argitaratu duten zenbait idazle ere izango dira bertan: Lutxo Egia, Karlos Linazasoro, Yolanda Arrieta, Beñat Sarasola, Unai Elorriaga, Jon Arretxe
Baina Literaturia liburu azoka bat baino askoz gehiago da eta zentzu horretan aurten prestatutako ekimenen artean bi dira aipagarrienak. 'Antzerkiak badu irakurlerik?' mahaingurua EHAZEren eskutik, batetik; eta 111 akademiak prestatutako 'Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola?' solasaldia, bestetik.
EKAINAK 3, OSTIRALA
19:30. Harrera ekitaldia, Kukubiltxo antzerki taldearekin, Anguleri kultur etxean.
23:00. Ruper Ordorikaren kontzertua, Anguleri aurrean.
00:00. Hudaltzainak, Hori Bai gaztetxean.
EKAINAK 4, LARUNBATA
10:00. Literatura eskola, Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? titulupean. Anguleri kultur etxean.
12:00-15:00. Liburuen aurkezpenak, plazan.
12:00. Trikiti emanaldia, Literaturiatxuaren barruan.
13:00. Ipuin kontalari ibiltaria eta ilustrazio tailerra, Literaturiatxuaren barruan.
15:00. Bazkaria, eskolan.
18:00. Kukuke antzerki eskolaren lanak Anguleri aurrean, Literaturiatxuaren barruan.
20:00. Erlea aldizkariaren 4. zenbakia aurkeztuko dute Bernardo Atxagak eta zenbait sortzailek, plazan.
23:00. Anari, Mursego eta Napoka Iria. Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda. Bi hitz & Beats. Hori Bai gaztetxean.
EKAINAK 5, IGANDEA
10:00. EHAZEk antolatuta, antzerkiaren eta literaturaren arteko harremanari buruzko solasaldia, Angulerin.

16:00. Bertso trama literarioa, plazan. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Josu Goikoetxea.
18:30. Mikel Martinezen ipuin kontaketa, Hori Bai gaztetxean.
19:00. Hura ez da lekua lana, Hori Bai gaztetxean.
20:00. Poesia errezitaldia Hori Bain: Miren Agur Meabe, Jon Benito, Paddy Rekalde, Josetxo Azkona, Asier Serrano eta Antonio Casado de Rocha.

Egitaraua