Literaturaz gozatzeko parada, Zarautzen

Literaturaz gozatzeko parada, Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/literaturaz-gozatzeko-parada-zarautzen/@@download/image/20105101049anari.jpg
2012/12/13
berria
Azken Portu jardunaldiak egingo dituzte hirugarren urtez, gaurtik ostegunera bitartean, 20:00etan Azken Portu auzoko kristau biltegi zaharrean.





Gaur, Anari musikariak hitz egingo du bere kantuen "gainean eta azpian dagoenaz". Asteartean, Maialen Lujanbiok bertsoak egiteko orduan zer erreferentzi eta baliabide erabiltzen dituen azalduko du. Asteazkenean, Anjel Lertxundi idazleak liburuak zinemara egokitzeko jarraitu ohi den bideari helduko dio. Jardunaldion azken egunean, ostegunean, Ander Lipus "pertsonatik pertsonaira" izan ohi den jauziaz mintzatuko da.