Literatur ibilbideak Iruñean

Literatur ibilbideak Iruñean Hiriak literaturan izandako isla du ardatz hirian barna egindako ibilbideak. Igandean izango da hurrengo hitzordua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/literatur-ibilbidean-irunean/@@download/image/literatur ibilbideak.png
2021/07/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hiriak literaturan izandako isla du ardatz hirian barna egindako ibilbideak. Igandean izango da hurrengo hitzordua.
Literatur ibilbideak Iruñean

Iruñeko Udalak hirian barna egindako literatur ibilbideak eskaintzen ditu Iruñearen inguruko literatura balioesteko asmoz. Literatura unibertsalean hiriak izandako erreferentziak hartzen dituzte ardatz 

Euskaraz eginen diren udako bisiten ibilbidea honako hau izanen da: Entzierroaren monumentua, Gaztelu plaza, San Nikolas kalea, Zapateria kalea, Udaletxe plaza, Mercaderes, INAP eta Zaldi Zuriaren Txokoa.

Hurrengo bisita gidatuak igandean, hilak 25, abuztuaren 8an, abuztuaren 15ean, abuztuaren 28an, irailaren 4an eta irailaren 12an izango dira, 12:00etan. 

Bisita gidatuak 2 euroan eskaintzen dituzte helduentzat eta 12 urtez azpikoentzat doan. Izen-emateak turismo-bulegoan egin daitezke aurrez aurre eta baita webgunean ere.