Lisboa bizikletaren hirian bilakatu da

Lisboa bizikletaren hirian bilakatu da Koronabirusak errotik eraldatu du hiriburu portugaldarra, eta 100 kilometroko bidegorri sarea sortuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lisboa-bizikletaren-hiria-bilakatu-da/@@download/image/destaque8.jpg
2020/06/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Koronabirusak errotik eraldatu du hiriburu portugaldarra, eta 100 kilometroko bidegorri sarea sortuko dute.
Lisboa bizikletaren hirian bilakatu da

Koronabirusaren krisiak hiriak eraldatu ditu, behar berrietara egokituz; adibide nabarmenena Lisboa da, izan ere, orain arte kotxeak aparkatzeko erabili diren 7.000 aparkaleku ezabatu dituzte, eta horren ordez, 100 kilometrora iristen den bidegorri sarea sortuko dute. 

Itxialdiaren amaiera probestuz, hiriburu portugaldarrak 26 kilometro bidegorri berri sortuko ditu datorren hilabetean, eta irailerako beste 30 kilometro gehitu dizkio sareari; hala 2021 urterako beste 40 kilometro txertatzeko asmoa dute.

Noski, aldi berean autoen presentzia murrizteko asmoa dute hirian, eta horretarako, kotxeen aparkalekuak ezabatu dituzte bizikletek aparkatzeko espazio nahikoa izan dezaten. 

Ez da Lisboako agintariek bizikletaren erabilera bultzatzeko hartutako neurri bakarra; gainera 3 milioi euroko funtsa sortu dute bizikleten erosketa bultzatzeko, laguntzak eskainiz: 100 euro bizikleta tradizionala erosten dutenentzat eta 500 euro bizikleta elektrikoa erosi behar dutenentzat. 

EUROPA, BIZIKLETAN

Ez dira halako neurriak hartu dituzten eremu bakarra; post-covid garaiotan, herrialde askok hartu dituzte bizikleta bultzatzeko neurriak. Hala, Italian ere 500 euro bitarteko laguntzak jarri dituzte martxan bizikletaren erabilera sustatzeko, eta Frantziako herritarren 50 euro jasoko dituzte beren bizikleta zaharrak konpontzeagatik. Hain zuzen, Parisen 1.000 kilometro baino gehiagoko bidegorri sarea zabalduko dute.

 

París hace 3 horas, Madrid dentro de 50 años. pic.twitter.com/iOK2ssOJxI

— Mobility Behaviour (@dloisga) June 9, 2020