Lisboa: bikote homosexualen ezkontzak

Lisboa: bikote homosexualen ezkontzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lisboa-bikote-homosexualen-ezkontzak/@@download/image/2010636259lisboa.jpg
2012/12/13
berria
Lisboa: bikote homosexualen ezkontzak
Lisnoan berriki Anibal Cavaco Silva presidenteak egindako agerraldiak ikusmina piztu du. Bikote homosexualen ezkontzak legezkoak izango dira Portugalen hemendik aurrera, baina lege berriak soka luzea izan du, parlamentuak argi berdea emanagatik ere estatu buruak auzitara jo baitzuen ados ez dagoelako. Auzitegi Konstituzionalak helegitea atzera bota zuen otsailean eta Cavaco Silvak duela egun gutxi eman du jakitera aldaketak aurrera egingo duela behin betiko. Gogoz kontra, hori bai. Adostasuna ez dela erabatekoa eta sexu berekoen ezkontzak oso herrialde gutxitan direla legezkoak gogora ekarri du presidenteak.