Lisabören kontzertuen berri duzu?

Lisabören kontzertuen berri duzu? Sei kontzertu joko ditu lan berria aurkezteko; adi datei! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lisaboren-kontzertuen-berri-duzu/@@download/image/lisabo-zuzen.jpg
2019/01/23
berria

Galder Izagirre @diapositivisme_studio

Sei kontzertu joko ditu lan berria aurkezteko; adi datei!
Lisabören kontzertuen berri duzu?

Lisabö taldeak sei kontzertuko bira iragarri  berri du, kaleratu berri duen Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts, 2018) diskoa aurkezteko. Hala, Bartzelonako Primavera Sound eta Portoko NOS jaialdiez gain, Sarako (Lapurdi) UsoPop festibalean ere joko dute. Horiez gain, beste hiru kontzertu iragarri dituzte: martxoaren 2an, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean joko du, martxoaren 21ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan —bi emanaldi horietan Mursego izango da gonbidatua— eta apirilaren 14an Bilboko Kafe Antzokian —Elle Belga bikotearekin—. Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostiako, Gasteizko eta Bilboko emanaldietarako.

Zuzenekoetan seikote izango dira Lisabö: Karlos Osinaga, Jabi Manterola, Eneko Aranzasti eta Xabi Zabala musikariez gain, beste bi musikari izango dira, Borja Tova eta Sergio Gonzalez.