Lions

Seigarren disko hau entzun ondoren, The Black Crowes taldea bere momentu onenean dagoela esatea erraza da. Baina, izan al dute inoiz bestelako momenturik? 1988an, gazte harrosko batzuk zirela, "Jealous again" abestiaren bideo klipak ezagutzera eman zuenetik, Robinson anaien taldea koherentziaren eredu garbiena izan da sustraidun rock-ean bata bestearen atzetik kantu bilduma biribilak argitaratuz. Berdin dio Oasis talde handia dela esaten badute, eta beraiekin biran irteten badira. Balio duena abesti onak edukitzea da, eta horretan, zerua ondo irabazita daukate. "Soul singing" bezalako abestiek The Black Crowes beharrezko taldea bihurtu dute gaur egun.