Lilo & Stitch ***

Lilo & Stitch *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lilo-amp-stitch/@@download/image/21p44-2.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Chris Sanders eta Dean Deblois. Generoa: abentura / komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 85 minutu.
21.zenbakia
Lilo & Stitch   ***
Drama, umorea eta xalotasuna —ohi bezain puritanoa, noski— uztartzen ditu Walt Disney Pictures ekoiztetxe erraldoiaren marrazki bizidunetako film polit honek. Bost urteko neskatila umezurtza da Lilo atsegina. Stitch izeneko txakur itsusi batekin egin du topo Hawaii uharteko txakurtegian. Hunkiturik, etxera eramango du txakurtxoa. Izaki arraro hori, ordea, ez da dirudiena. Hots, ez da txakur bat. Lur planeta suntsitzera etorritako extralurtar maltzurra baizik. Amaieran, baina, Stitch ankerraren bihotza bereganatuko du Lilo jatorrak. Marrazki bizidunetako pelikulatxo samurra da. Samurregia, beharbada.