Lilja 4-ever (Lilya 4-ever) ****

Lilja 4-ever (Lilya 4-ever) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lilja-4ever-lilya-4ever/@@download/image/28p44-6.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Lukas Moodysson. Aktoreak: Oksana Akinshina, Artiom Bogucharskij, Lyubov Agapova. Generoa: drama. Herrialdea: Suedia / Danimarka. Urtea: 2002. Iraupena: 109 minutu. 
28.zenbakia
Lilja 4-ever (Lilya 4-ever)   ****
Fucking Amal sentiberaren zuzendariak emakumezkoen-salerosketa gogor salatzen du drama gordin honetan. Hamasei urteko nerabe estoniarra da Lilja. Amak aspaldi abandonatu zuen, eta bizitzaren alderik ilunena baino ez du ezagutzen. Gau batean, Andrej izeneko gazte suediar atsegin bat ezagutuko du kalean. Txirotasuna utzi eta Suedian lan egiteko proposamena egingo dio Andrejek gazte nerabeari. Suediara iritsi eta berehala, Andrej makurraren amarruaz ohartuko da Lilja. Lan proposamena sexu-esklabutza baino ez dela, alegia. Gogorra baina aparta.