“Liliput 1977-1983” *****

“Liliput 1977-1983” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liliput-19771983/@@download/image/Kleenex_Liliput_1977_1983.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Kleenex
117.zenbakia
“Liliput 1977-1983” *****
Suitzako eta munduko emakumezko punk talde handienetarikoa izan zen Kleenex (gero Liliput izena hartu zuen zapi ezagunak fabrikatzen dituen konpainiarekin arazoak izan zituztelako). Mississippi zigiluak taldearen diskografia osoa bildu du orain binilozko formatuan. Ezinbesteko doinuak jasotzen dituen altxorrak lau LP eta argazkiz beteriko koloretako liburuxka dakartza. Amateurismoan oinarrituta, kantu bikainak, biluziak eta dantzagarriak egin zituzten suitzarrek. Jotzen jakin barik musika bikaina egitea posible dela erakusteaz gain, punka emakumeen kontua ere badela egiaztatu zuten. Maisulana.