LGTBI erresidentzia, duin amaitzeko

LGTBI erresidentzia, duin amaitzeko Madrilen irekiko dute, eta publikoa izango da; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lgtbi-erresidentzia-duin-amaitzeko/@@download/image/funiber-adultos-mayores-lgtb.gif
2018/10/03
Madrilen irekiko dute, eta publikoa izango da; zer iruditzen?
LGTBI erresidentzia, duin amaitzeko

Oraindik ere, adin guztietako LGTBI komunitateko kideek zailtasunak bizi dituzte, eta zer esanik ez helduenek. Hain zuzen, amaiera duin bat emateko asmoz, Madrilen lehen aldiz irekiko dute LGTBI geriatriko publikoa. Proiektua Federico Armenteros hezitzaileak jarri du martxan; urte luzez ikusi du adinekoen sufrimendua gai horren inguruan, eta erresidentzia horretan gauzak hobetuko direla sinetsita dago.

Armenterosen esanetan, arazoak ez da erresidentziako langileen ondorioz sortzen, bertan bizitzen dabiltzan hainbat bezerok eragiten dituzte: "Haietako asko LGTBI fobiaren garaietan hezitakoak dira, eta oraindik uste dute gaixoak direla; istilu gogorrak sortzen dira". Ondorioz, suizidio saiakerak ere bizi izan ditu hezitzaileak. "Zerbait egin beharra genuen, LGTBI diren pertsona helduek ere amaiera duin eta lasai bat izan dezaten".

Abenduan irekiko ditu ateak erresidentzia honek, eta 66 lagunek askatasunez biziko dute beren zahartzaroa, epaituak izan gabe, beharbada lehen aldiz bizi osoan.