Lesbianen aurkako erasoak

Lesbianen aurkako erasoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lesbianen-aurkako-erasoak/@@download/image/2011442424LURMUTUR_HIRIA.jpg
2012/12/13
berria
Lurmutur Hirian astero hamar lesbiana jipoitu, bortxatu eta haietako batzuk hil egiten dituzte. Bortxatzaileek ez dute homosexualtasuna onartzen eta jarrera ezin bortitzagoa erabiliaz emakumeon sexu orientazioa aldatuko dutela uste dute. Luleki Sizwe elkarteak emakume hauen alde egiten du lan, eta gogor salatu du Hegoafrikako justiziak ez dituela bortzatxaileak kasik zigortzen. "Emakume bat espetxeratzen dute seme-alabentzako ogi pusketa bat lapurtzegatik. Bortxatzaileak eta euren emazteak egurtzen dituztenak, ordea, lasai asko ibiltzen dira kalean", deitoratu dute.