Les invasions barbares (Las invasiones barbaras) ****

Denys Arcand zinema zuzendariak mundu osoa zur eta lur utzi zuen duela bi hamarkada Le declin de l'empire americain apartarekin. Pelikula honetan, berriz, film hartako pertsonaia batzuk berreskuratu ditu 60ko hamarkadako belaunaldi idealistaren desengainua bere gordintasun osoan islatzeko. Remy historia irakasleak heriotzari aurre egin behar dio. Ezkertiarra eta ameslaria izan zen sasoi batean. Baina berekoi samarra da gaur egun. Apurka-apurka, aurrerakoi izan zen garaiko adiskideak bilduko dira bere ondora. Gaixotasunak Remy eta haren semearen arteko harremana sendotuko du. Zinismoa, hausnarketa eta ironia ere maisuki uztartzen ditu Arcand interesgarriak pelikula fin honetan.