Les choristes (Los chicos del coro) ***

Istorioa 1949. urtean dago girotua, eta Clement Mathieu musika irakaslearen bizipenak dakarzkigu. Nerabeak berrezitzeko barnetegi batean hasi da lanean zaindari. Eskolako zuzendaria oso gogorra da ikasleekin, eta Clement amorratzen hasia da; gazte matxinoen taupadak senti ditzake-eta bihotzean. Ikasleek musika maite dutela ikusita, kantuaren xarmaz erakarriko ditu. Soinu banda aparta du pelikulak, zinez. Umore ukituz tindatutako film atsegin eta hunkigarria da Les choristes.