Lentzeria marka honek bere modeloak ikusi gabe aukeratzen ditu

Lentzeria marka honek bere modeloak ikusi gabe aukeratzen ditu Castinga modeloen historia pertsonaletan erdiratzen da, ez fisikoan edo alderdi estetikoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lentzeria-marka-honek-bere-modeloak-ikusi-gabe-aukeratzen-ditu/@@download/image/Captura de pantalla 2020-08-11 a las 7.56.52.png
2020/08/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Castinga modeloen historia pertsonaletan erdiratzen da, ez fisikoan edo alderdi estetikoan.
Lentzeria marka honek bere modeloak ikusi gabe aukeratzen ditu

The Underrargument markaren web gunean sartu eta behehala ikusiko dituzu ohituta gauden aurpegietatik ezberdinak direnak, adin ezberdinak, ile orrazkera ezberdinak, piercingak, gorputz anitzak... Lentzeria marka honentzat posatzen duten modelo guztiek nortasun oso markatu bat dutela nabari da. Izan ere, markaren esanetan bilduma bakoitza arauaren aurkako argumentu bat da. Ahalduntzeko aipu bat eta izen bat darama pieza bakoitzak erabiltzaileari bere banakotasuna onartu eta gozatzeko gogorarazteko.

Zergatik da oraindik hain beharrezkoa irudiari garrantzia kentzea? Guztiok garelako gorputz bat baino askoz gehiago. The Underargument lentzeria markari aniztasuna interesatzen zaio: uste dugu emakumezkoen gorputz ezberdinak erakutsita arrakasta edukitzea ez dela harro egoteko zerbait, besterik gabe hala izan behar lukeela. Horregatik, markarentzat garrantzitsuagoa da modeloaren atzean istorio inspiratzaile eta original bat egotea berau behatzen dutenak ahalduntzeko berau irakurriz. Horrela, beraiek deitutako anticastinga egiten hasi ziren. Pertsona bakoitzak bere esperientziak kontatzen ditu eta lentzeria bildumak istorio horietatik eraikitzen dira. 

Beraz, casting hauetara edozein aurkeztu daiteke, ez baita fisikoan arretarik jartzen. Maïna Cissé da markaren sortzailea, eta istorio hauek aurkitzeko metodoa asmatu zuen. Bildumen barruan egon daitezkeen gaiak pentsatzen joan zen: zentsura edo perfekzioaren bilaketa... Errealitate edo gai horietakoren batekin identifikatuak sentitzen badira pertsonak euren istorioa partekatzen dute. Horrela, modeloaren esperientzietatik sortzen dira lentzeria bildumak. 

Marka neurri gutxirekin hasi zen, 10 bat inguru. Egun 40 neurritik gora ditu, gorputz bakoitza ezberdina baita eta neurri jakin batzuk ditu, guztiak egokiak, guztiak ederrak.