Lenao

Geltokian singlea entzun nuen diskoa atera aurretik, eta hilabeteak eman ditut gainontzeko kantak entzuteko gogoz. Ahotsen armoniak (hiru abeslari), Pink Floyden gitarrak (hiru gitarra), The Doorsen bateria erritmo goxoak... Kostatzen ari zait erabat landua den artelan honi neurria hartzea, iritzi osatu bat emateko. Latzen, Potemkin, Sharon Stoner edota Sorkun taldeetan ibilitako musikariek osatu dute egitasmoa, beraz, oñatiarrak direla esango nuke, baina ez dut informazio zehatzik aurkitu. Misterioa apurtzeko, sartu euren bandcampean, entzun diskoa eta erosi Gabonetan oparitzeko!