Lekuz Leku hiriko dantza jaialdia, asteburu honetan Bilbon

CQC Dantzatzen Duten Hiriak programazioak hiri paisaietan aurkezten diren jaialdiak biltzen ditu. Nazioarteko sare horren baitan kokatzen da, hain zuzen, Lekuz Leku dantza jaialdia, eta aurten VIII. edizioa egingo dute ekainaren 29an eta 30ean Bilbon. Nazioarteko zein Euskal Herriko dantza konpainien ikuskizunez gozatzeko aukera izango da bi egunez erabat dohainik.
Abandoibarra Pasealekua izango da dantzarien eszenatoki. Lehen ontzigintza gunea zena, hirigunearen erdigune neuralgikoa da gaur egun diseinu, aisialdi eta kulturari dagokionez. Hori dela eta, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren arteko ibilbidean egingo dituzte dantza ikuskizunak, eremu arkitektonikoa oholtza bilakatuz.
La Fundicionek antolatutako jaialdia da Lekuz Leku, eta bere helburuetako bat, hain zuzen, koreografo, dantzari eta bideo sortzaileen belaunaldi berrien presentzia bultzatzea da, eta era berean, dantza ikuskizunak herritarrengana hurbiltzea.
Orotara hamalau ikuskizun eskainiko dituzte atzerriko zein bertako taldeek. Ostiralean zein larunbatean, iluntzeko 19:00etan hasiko dira eta gaueko ordu txikiak arte luzatu; sarrera erabat doakoa da, eta ikusleek emankizunetan parte hartzeko aukera ere izango dute.
Ekainak 29 ostirala
19:00 Ingrid Magrinya eta Julian Juarez konpainia.
Aragoiko taldeak Hombre Piel ikuskizuna eskainiko du Aita Arrupe zubiaren azpian
19:30 La Macana, Unusual Symptons konpainia.
Kuba eta Galiziaren arteko nahasketatik eratorritako konpainiak Drown The Road ikuskizuna aurkeztuko du eskaileren eremuan.
20:00 Mikel Aristegui.
Euskadi eta Berlineko hiru dantzarik osaturiko taldeak Batteleku Batean aurkeztuko dute kaian.
20:30 Noemi Viana eta Jesus Rubio.
Bikote madrildar eta euskaldunak PI 20 ikuskizuna eskainiko du "Sitios y lugares" eskulturaren alboan.
21:00 La Intrusa Danza konpainia.
Rojo Manso ikuskizuna eskainiko du Katalunia eta Euskadi artean osaturiko konpainiak Guggenheim Museoaren inguruan.
Ekainak 30 larunbata
19:00 Krego konpainia eta Martin Dantza taldea.
Asi y restar ikuskizuna eskainiko dute Aita Arrupe zubiaren azpian dantzari euskaldunek.
19:30 Vero Cendoya konpainia.
Talde katalanak The Trup ikuskizuna aurkeztuko du Guggenheim Museoaren inguruan.
20:00 David Zambrano.
Amsterdametik etorritako dantzariak My Fire is Still Burning for You ikuskizuna prestatu du, eta EHUko Paraninfoan, Bizkaia Aretoan, eskainiko du.
20:30 Tumakat konpainia.
Mexikoko dantzari garaikideek Numeros Irracionales ikuskizuna ekarriko dute Guggenheim Museoaren inguruetara.
21:00 SonuDos bikotea.
Janet Rühl eta Arnd Müller bikoteak osatutako konpainiak La Pieza Blanca ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Museoaren inguruetan.
Bi egunetan
21:30 Izena ematen duen ororentzako dantza saioa.
Iñes eta Iñigo dantza eskolarekin batera, Guggenheim Museoaren inguruan dantza egiteko aukera izango du parte hartu nahi duen orok.
22:00 Elkargunea
Ikuskizunak amaituta, giro polita izango da Kiosko kafetegiaren alboan.

Egitaraua