Leire Urbeltzen erakusteka berria Seulen

Leire Urbeltzen erakusteka berria Seulen Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) artistaren erakusketa berria ikusteko, Shifting Surfaces izenekoa, Seul hirira bidaiatu beharko duzu. Berarekin batera, nazioarteko hainbat artista ere izan dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leire-urbeltzen-erakusteka-seulen/@@download/image/15875132_662581123949946_4406505502233567035_o.jpg
2018/06/28
Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) artistaren erakusketa berria ikusteko, Shifting Surfaces izenekoa, Seul hirira bidaiatu beharko duzu. Berarekin batera, nazioarteko hainbat artista ere izan dira.
Leire Urbeltzen erakusteka berria Seulen

Bilboarte fundazioak, Hego Koreako institutuarekin batera duten truke programari esker eta Urbeltz-ek jasotako beka baten laguntzaz izan da posible egonaldi artistiko hau. Sema Nanji Residency-n, artista iruñearrarekin batera, Adriana Afortunatti (Brasil), Lorena Solis (Peru), Dylan Mira (AEB), Dalia Khalife cin Ghida Bahsoun (Libano) eta Elina Juoperri (Finlandia) izan dira. 

 

Beste erakusketa batzuk 

Borderlands: AEB eta Mexikoren artean dagoen mugako gatazkaren inguruan hausnartzeko helburuz sortua. 

 

 

 

Emakumea eta bere zama: Austin (Texas)  eta Ciudad Juarez (Mexiko) artean garaturiko proiektua izan zen. Emakumeek jasan beharreko zamaren ingurukoa. 

 

 

Atze-ohiala eta Huntza: Elena Odriozolarekin batera,  XIX. mendeko Ingalaterrako literatura klasikoaren bi adierazle diren testuak ilustratzeko egindako irudiak biltzen dituen erakusketa da. Biek, maitasunaren eta amatasunaren gaien inguruan, bere baitan eztabaidan dagoen emakumearen irudia azaltzen dute

 

 

Obra guztiak ikusteko bere webgunea bisitzea gomendatzen dizugu!