Leioako hiru fakultatetako ikasleek itxialdia abiatu dute Bologna prozesuaren aurka

Leioako hiru fakultatetako ikasleek itxialdia abiatu dute Bologna prozesuaren aurka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leioako-hiru-fakultatetako-ikasleek-itxialdia-abiatu-dute-bologna-prozesuaren-aurka/@@download/image/20103243020bolognari_ez.jpg
2012/12/13
berria
Leioako hiru fakultatetako ikasleek itxialdia abiatu dute Bologna prozesuaren aurka
Bizkaiko campuseko Arte Ederretako ikasleen batzarrak astelehenean ekin zion protestari, eta Gizarte Zientzietakoak nahiz Zientzietakoak gehitu zaizkie gaur. Bologna egitasmoaren aplikazioak unibertsitateen “globalizazioa, pribatizatzea, merkantilizazioa eta garestitzea” ekarriko dituela salatzen ari dira.

Prozesua inposatutzat dute “ikasleen iritzia eta beharrizanak alde batera utzi dituelako”, eta, bestalde, ikasketei beraiei garrantzia aitortu ordez, lan munduari begira diseinatu dutela diote.
Desinformazio handia dagoela ere azpimarratu du ikasleen batzarrak, eta horrek “mesfidantza”  besterik ez dakarrela. Hain zuzen ere gabezi horri aurre egiteko informazio gune bat jarri dute Arte Ederretako Fakultatearen aurrean. Justu egun hauetan egiten ari dira ateak irekitzeko jardunaldiak eta Batxillergoa amaitzear den gazte mordoa pasatu da Leioako campusetik. Informazioa banatzeko ez ezik, Bolognako prozesuaren aurkako sinadurak biltzeko ere probestu dute aukera.