Lehorteak dinosauro lorratzak bistan utzi ditu Texaseko parke batean

Dinosauroen aztarnak urtez urte aurkitzen joan da gizakia. Animalia erraldoi eta liluragarri hauek maitasuna eta misterioa oparitu izan dizkigute. Animalia historiko hauen zalea bazara gustura irakurriko duzu honako albiste hau.
Texaseko Dinosaur Valley State Park deitutakoan jazoera harrigarri bat gertatu da. Jasaten ari den idortea dela eta pareko ibaiko ura agortu egin da eta bertan dinosauro aztarnak agertu dira. Bistaratutako lorratzak orain dela 113 milioi urte atzera bizi izandako narrasti erraldoi batenak dira.
Pasa den abuztuaren 18an argitaratu zuen Dinosaur Valley State Park-ek bere Facebook orrialdean aurkikuntza hau. Bideo batean ikusi zitekeen altxor historiko hau. Dirudienez, sekula munduan aurkitutako dinosauro lorratz handienak dira.
Aurkikuntzaren meritua mundua bizitzen ari den muturreko lehortearena da, zoritxarrez. Tenperatura izugarri altuek eta euri gabeziak bertako ibaia lehortu dute eta orduan azaldu dira lorratz miragarriak. Dena den, euriteak laster espero dira eta berriz ere, altxor arkeologikoa ur azpian geratuko dira. Alabaina, bertan daude eta hori da axola duena.