Lehenengo aldiz GIB-a heterosexual gehiagok pairatzen dute homosexualek baino

Lehenengo aldiz GIB-a heterosexual gehiagok pairatzen dute homosexualek baino Erresuma Batuan burutu den azterketak dio kutsatutakoen %50ak bere sexuaren aurkakoa den sexuko bikoteak hautatzen dituztela. Gainera, heterosexualek diagnostiko berantiarra izan ohi dute eta honek kalte handiagoa eragiten die euren sistema immunitarioari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehengo-aldiz-giba-duten-heterosexual-pertsona-gehiago-daude-homosexualak-baino/@@download/image/Captura de pantalla 2022-02-15 a las 13.38.59.png
2022/02/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erresuma Batuan burutu den azterketak dio kutsatutakoen %50ak bere sexuaren aurkakoa den sexuko bikoteak hautatzen dituztela. Gainera, heterosexualek diagnostiko berantiarra izan ohi dute eta honek kalte handiagoa eragiten die euren sistema immunitarioari.
Lehenengo aldiz GIB-a heterosexual gehiagok pairatzen dute homosexualek baino

80. hamarkadan Giza Immunoeskasiaren Birusa homosexualekin lotu bazen ere, zientziak orain justu aurkakoa frogatu du. Erresuma Batuko Osasunaren Segurtasun Agentziak ezagutzera eman duenez, lehenengo aldiz 10 urtetatik hona, gaixotasun honekin heterosexual gehiago kutsatu dira homosexualak baino. Honela, GIB positiboa duten pertsonen %50a heterosexualak dira, eta euren sexu bereko bikotea hautatzen duten gaixoak berriz %45. 

Ikerketaren arabera, pertsona heterosexualek diagnostiko berantiarra izan ohi dute eta honegatik kalte handiagoa eragiten die birusak, eta ondorioz, konplikazio handiagoak pairatzen dituzteZentzu honetan, emakume heterosexualen %51 eta gizonezko heterosexualen %55ek diagnostiko berantiarra jaso zuten, euren osasuna dezente narriatuz birusak. Talde honetan diagnostikatutakoen arteko %66 65 urtetik gorakoak izan dira. Aldiz, zifra nabarmenki jaisten da pertsona homosexual eta bisexualen artean, diagnostiko berantiarra %29ak soilik jaso zuelarik. 

Balio beza albiste honek, beraz, oraindik baleude, gaixotasun hau homosexualei soilik egozten dien aurrejuzgu horrekin amaitzeko.