Lehen orria, zure erara

Lehen orria, zure erara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-orria-zure-erara/@@download/image/78p14_1363896352.jpg
2007/10/05
erreportajea
Gorka Julio
Lehen orria, zure erara
Gehien ikusten dugun web orria Nabigatzailearen lehen orria izaten da. bertan, gure gustuko egunkaria, bilatzailea, bloga eta abar ager daitezke, esaterako. Baina zergatik konformatu behar dugu osagai bakarrarekin, orrialde hori gure intereseko hainbat gauzen ispilu bihurtu beharrean? 

Horixe da gure gaurko proposamena: lehen orri hori gure gustuen arabera jartzea, interneten sartu eta hasiera-hasieratik gure intereseko gauzak erraz eskuratu ahal izan ditzagun. Beraz, jakin dezagun zeintzuk diren hasiera orrien ezaugarri orokorrak. Ondorengoak, zehatz-mehatz.

•Jarioak: hainbat informazio iturri baliatzeko aukera ematen dute.
•
Oharrak: ohar txikiak idazteko eta lehen orrian gordetzeko aukera ematen dute.
•
Egitekoen zerrendak: egitekoen zerrenda bat prestatzeko aukera ematen digu, gure eginbeharrak errazago gogora ditzagun. Askotan, abisuak programatzeko aukera ere izaten da.
•
Posta elektronikoa: gehienetan, hemendik irakurri ahal izango dugu posta elektronikoaren kontua.
•
Egutegiak: egutegi propio bat edota kanpoko beste tresna bat erabilita, eskura izango dugu egutegi funtzioa.
•
Hedagarriak: gehigarriei esker, beste funtzio batzuk gehitu ahal izango dizkiogu lehen orriari: eguraldia, SMS bidalketa, itzultzaileak, gure irudiak, bideo interesgarriak…

Aukera ugari

Hainbat aukera daude lehen orrietarako, eta zoritxarrez, haietako bakar batean ageri da euskara: Netvibes-en. Hala ere, aukerak aztertu eta euren ezaugarri batzuk komentatuko ditugu.
•
Netvibes http://www.netvibes.com
•
Pageflakes http://www.pageflakes.com
•
iGoogle http://www.google.com/ig
•
Webwag http://www.webwag.com/
•
My Yahoo http://my.yahoo.com/
•
Live.com http://live.com/

Esan bezala, soilik Netvibes dago euskaraz. Hori bai, onenetarikoa da, zalantzarik gabe. Pageflakes ere aukera ona izan daiteke, eta kontuan izatea komeni da. iGoogle erabiltzea ere oso erraza da, bilaketa orria pertsonalizatzeko aukera ematen baitu.

Hala ere, beharbada, ez duzu hasierako orri hauetako bat erabili nahi, eta horren ordez, zure web orri gogokoenak osorik ikusi nahi dituzu. Firefox (http://www.mozilla-europe.org/eu/ ) nabigatzailearen erabiltzailea bazara, erraza da hori egitea. Hauexek dira pausoak:
•
Ireki hasieran kargatu nahi dituzun web guneak, eta fitxetan gorde itzazu.
•
"Editatu" menura joan
•
Ondoren, "Hobespenak" klikatu.
•
Bertan, "Nagusia" fitxan sartu.
•
Bukatzeko, "Uneko orria erabili" eta "OK".

Harritu gaitu


ISO 639-3. Harrituta geratu gara, seko harrituta: ISO 639-3 nazioarteko estandarrak hiru kode erabiltzen ditu euskara definitzeko: eus, bqe (Navarro-Labourdin Basque) eta bsz (Souletin Basque). Hala ere, Ricardo Gomezek bere blogetik abiatutako ekimenari esker (http://www.blogari.net/filoblogia/2007/08/27/iso_639_3_gure_proposamenak_onartu_dira), konpontze bidean da kontua. 

Katxondoena



Sarkozy lerdena. http://www.liberation.fr/actualite/ecrans/273571.FR.php helbidean topatuko dituzu Frantziako Paris Match aldizkaria Sarkozyren gantzak ezabatzen saiatu dela frogatzen duten irudiak. Aldizkari serioa baino gehiago, dermoestetika agentzia dirudi Paris Match aldizkariak.

Informazio bila



Euskaltube. Bideoak topatu eta igotzeko aukera ematen duen euskarazko zerbitzu berria da http://www.euskaltube.com. Era guztietako bideoak aurkituko dituzu bertan; euskal musikaren klasiko handiak daude, tartean.