Lehen disko gogorra

1956ko irailaren 4a. IBM etxeak disko gogorra zeukan lehen ordenagailua aurkeztu zuen: IBM 350 RAMAC. Makinatzarrak 5 Mbko memoria eta tona bateko pisua zuen. Diskoa, 61 zentimetro luze zen, 1.200 R.A.M-eko abiadura zuen, eta segunduko 8.000 karaktere prozesa zitzakeen. Sekulako iraultza garai haietarako! 52 urte beranduago, berriz, 3.000 aldiz informazio gehiago gorde dezakegu pen-drive txiki batean. 1969an utzi zioten ordenagailu hura saltzeari, eta gaur egun, Kaliforniako konputagailuen museoan ikus daiteke. Nola aldatzen diren gauzak kamarada!