Lehen aztarna estralurtarra?

Unibertsoan bakarrik ez gaudela sinisten duzuenon artean bazaudete, adi! Harvard Unibertsitateko ikerlarien azken teoriaren arabera, Eguzki sisteman noraezean dabilen Oumuamua objektua espazio-ontzi estralurtar baten arrastoa izan daiteke. Eta ez, ez da zientzia-fikzioa!
Gure sisteman sartu zenean, zientzialariek kometa bat zela uste zuten. Ondoren, bere ibilbideak norabiderik ez zuela ikusita, asteroide bat zenaren teoria aztertu zuten, baina hori ere baztertu dute, objektuaren norabidea erabat aldakorra delako. Harvardeko ikerlarien azken teoria beraz, hauxe da: objektua espazio-ontzi estralurtar baten zati galdua da. Eta zer egiten du Eguzki sisteman? Bada gu aztertzera etorri. Adi, zientzia-fikziozko filmak errealitate bihurtzera datoz eta!