Leaving Atlanta

Honatx AEBetako Atlanta hiriko power pop banda handiaren bigarren lana; oker ez banago The Barreracudas taldearen Nocturnal Missiones diskoaren iruzkinean ere aipatu nuen. Izan ere, biek ala biek rock riff sendoen gainean eraikitako pop kanta bikainak idazten dituzte. Gentleman Jesseren proposamena, baina, zabalagoa da. Hala, nabarmen edaten du 70eko hamarkadako new wave estilotik (Im only lonely), baina baita 60ko hamarkadako garage-rocketik (Frosbite) edo 50eko rock-and-roll zaharretik (Rooting For The Underdog) ere. Nabarmentzekoa da teklatuen presentzia.