“Leave out a Babylon”

“Leave out a Babylon” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leave-out-a-babylon/@@download/image/41p14-3.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Sugar Minott
41.zenbakia
Originala eta kopia. Zein desberdintasun dago? Sugar Minott-ek urte mordoa darama reggae musika egiten. African Brothers taldearekin, hasieran, eta bakarlari bezala ondoren, Studio One diskoetxearentzat grabatu zituen klasiko asko, eta diskoetxe propioa sortu zuen: Black Roots. Youth Promotion izeneko sound systemarekin abeslari gazte askoren bultzatzaile izan da, eta dancehall estiloaren sortzaile. Orain, sustraiaz eta kulturaz betetako diskoa osatu du, eta zuzenean diskoko kantuak aurkezten dituenean... jendearen aurpegiak ikusi besterik ez dago. Hor dago desberdintasuna.