Le Skylab

Albertinek nostalgiaz gogoratzen du hamar urte zituela amonaren urtebetetzea ospatzeko Bretainiara egindako bidaia: lehengusu-lehengusinekin bizitako abenturak, senideen arteko eztabaidak eta Skylab satelitea Frantziako kostako txokoren batean erortzekoa zela-eta sortutako zalaparta. 70eko hamarkadako Frantzia gogora dakarren komedia. Epaimahaiaren sari berezia jaso zuen iaz Donostiako Zinemaldian.