LAZTANTZEN NAUEN ESKUA ***

Gehiegitan atzera begira dagoen euskal kantagintzaren barruan kasu gutxi egiten zaie ahots ezezagunei. Ahots horiek dira etorkizunean kolorea eta aberastasuna emango diotenak eta, behar bezala zaintzen ez badira, itzalean galtzeko arriskua dago. Mirenen kasua izan daiteke. Dagoeneko urte batzuk dira abeslari bezala ari dela eta egiten duen musikagatik (Olatz Zugasti edo Benito Lertxundiren estiloan) jende askoren gustukoa izan daiteke. Hala ere, behar bezalako aurkezpena egin ezean, ezezagun izaten jarraitzeko arriskua du. Mirenek berak konposatutako musika goxoa Pako Aristi, Andoni Egaña edo Antxon Sarasuaren letrekin hornitua.