Lau orduko taxi bidaia

Huangshanen, Txina ekialdean, esnatu zen turista alemaniar bat ustez hogei minutukoa izan behar zuen taxi bidaia baten ostean… Baina has gaitezen hasieratik! Hego Koreatik lagun batzuk bisitatzera joan zen Shangaira, eta ekipajea hotelean utzi ostean, parrandara irten ziren.
Goizeko 6:00ak aldera, mozkor antzean eta txineraz hitzik jakin gabe, hoteletik hartutako txarteltxoa eman zion taxi gidariari eta lo hartu zuen. Baina papereko helbidea ez zen zuzena, Huangshango kate bereko hotelarena baizik, eta Shangaitik 400 kilometrora esnatu zen bidaiaria, goizeko 10:00etan! Hoteleko arduradunek ordaindu beharko dute.