Lau Itzal argitsu

Elkarrizketa bitxia lehengoan egin nuena! Kashbad-ekoen lokalean Lau Itzal taldeko Xabi Etzakit, Koldo Utikan eta Txiki Kashbad-ekin elkartu nintzen. Elkarrizketa hastera gindoazenean Iñigito Txapelpunk sartu zen lokalera. "Hau da nerea!" pentsatu nuen nerekiko: "Iñigo har ezak grabadora eta egin itzak galdera batzuk". Esan eta egin.
G: Nola elkartu zarete hain jende desberdina Lau Itzal taldean?
Xabi: Nik kantu batzuk idatzita nituen, eta Haritzekin harremanetan jarri nintzen. Ideiak pixka bat garatu genituen. Garai hartan Haritz Utikan-en diskoa grabatzen ari zen, eta Koldo baxujoleari taldean sartzea proposatu zion.
Txiki: Niri ere Haritzek deitu zidan, eta Kashbad momentuz geldirik dagoenez, ideia ona iruditu zitzaidan taldean sartzea.
Txapelpunk: Duela gutxi "Denek dakite" diskoa argitaratu duzue Oihuka disketxearekin. Zenbat abesti dira eta non grabatu dituzue?
X: Hamabi abesti dira, eta Andoaingo Garate estudioan grabatu ditugu. Haritzek, taldeko gitarrajoleak, teknikari lanak egin ditu.
Txapel: Asko entsaiatzen al duzue?
Koldo: Ez asko. Diskoa prestatzeko dexente entsaiatu genuen, baina denak elkartzea zaila izaten da.
Txapel: Ba al duzue neskalagunik?
Bai, guztiok. Baina hobe beste zerbaitetaz hitz egiten badugu. Kar, kar, kar! (barre algarak).
G: Diskoa grabatzeko luxuzko laguntzaileak izan dituzue, ezta?
X: Bai. SA taldeko Juan-ek ahotsak sartu ditu, eta Irati Ortubiak txeloa jo du.
G: Nola definituko zenukete Lau Itzal-en estiloa? Ez du zuen berezko taldeekin (Sen, Kashbad, Utikan, Etzakit) zerikusi handirik...
X: Bai. Desberdina da. Baina aldi berean talde guzti horien ukitua hor dago... Ahotsa, adibidez, Etzakiterena da...
K: Haritzen gitarra doinuek eta Txikiren bateriak ere Sen eta Kashbad taldeak gogorarazten dituzte.
G: Azken aldi honetan talde paraleloak sortzea modan jarri da hemen. Zertarako egiten da hau? Denbora pasatzeko? Aspergura astintzeko?
X: Nik Etzakit taldearekin ez dut horrelako musika jotzeko aukera gehiegirik eta gogo handia neukan horrelako zerbait egiteko.
Txapel: zuen taldeeko partaideak asko haserretu al dira Lau Itzal taldearekin hasi zaretelako?
X: Alderantzizkoa. Gustukoa dute.
G: Hitzei buruz zer esan dezakezue...
X: Hitzak Jon Garmendia "Txuria"renak dira.
G: Nola konpondu zarete hitzak eta musika elkartzeko?
X: Batzuetan nik gairen bat proposatu izan diot "Txuriari", eta beste batzuetan berak kantua entzun eta burura etorritakoa idazten zuen. Gero nik gutxigorabehera musika hitzetara egokitzen nuen berriro.
G: Estudioan ia dena grabatuta zegoenean, berak oraindik idazten jarraitu du, ezta?
K: Bi abesti falta zitzaizkion, eta azken ordurarte ez zituen bukatu.
Txapel: Tira, eta neskalagunik ba al duzue?
Berriz ere lehengo marmarrarekin! Kar, kar, kar!

Lau Itzal-eko kideek eskarmentua dute musika munduan, eta hori antzeman egiten da "Denek dakite" beren estreinako lan honetan. Gitarra onak daude proposamenaren oinarrian, eta futbol talde onak defentsa sendo baten gainean eraiki behar diren bezala, oinarri erritmiko egoki baten gainean altxatuta dago taldea. Alde horretatik, pitzadura gutxi dago laukote honek jasotako musika-paretean. Melodia eta riff indartsuak ditu. Maila dago, alegia.
Hori bai, inork punk-rock eskaintza topatu nahi badu disko honetako hamabi kantuetan, jai du. Instrumentuetan maiz topa liteke horren arrastorik, baina Xabi Solanoren ahots beti entonatu eta gozoak zerikusi gutxi du zornearekin. Are gehiago, diskoko baladak eta zati gozoak punkaren antonimo dira. Generoa ezagutzen duenak badaki hori. Alde horretatik, mesede txikia egin zaio taldeari "punk rock" doinuez datorrela esanda. Askoz zuzenagoa zatekeen, besterik gabe, rock gogorraren eremutik zetorkigula esatea.

Bikaina, baina rock gogorra

B. Malone