Lau eguneko lanaldiak produktiboagoak badira zergatik ez dira ezartzen?

Lau eguneko lanaldiak produktiboagoak badira zergatik ez dira ezartzen? Lanean ordu ugari igarotzen ditugu. Aditu ugari ados daude horrekin, gure giza garuna ez dago prest astean 40 orduz lan egiteko. Dirudienez ordea, 32 orduko lanaldia aplikatzea ez da horren erraza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-eguneko-lanaldiak-produktiboagoak-badira-zergatik-ez-dira-ezartzen/@@download/image/80e38d3e0e0eb7d8b75a8df4709a9956.jpg
2020/12/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lanean ordu ugari igarotzen ditugu. Aditu ugari ados daude horrekin, gure giza garuna ez dago prest astean 40 orduz lan egiteko. Dirudienez ordea, 32 orduko lanaldia aplikatzea ez da horren erraza.
Lau eguneko lanaldiak produktiboagoak badira zergatik ez dira ezartzen?

Errepikaria den gaia da, noizean behin zenbait politikarik aipatzen dutena: lau eguneko lanaldia. Astelehenetik ostegunera lan egitea. 

Izan ere, bost eguneko lanaldia aldatu daitekeen estandarra da eta hau aldatzearen onurak ugariak dira. Adibidez, orain dela bi urte Zeelanda Berrian burutu zen ikerketa batek ondorioztatzen du la eguneko lanaldiak, psikologikoki onura ekartzeaz gain langileari, enpresarentzat ere onuragarria dela, produktiboago bilakatzen baita. Hori frogatzeko, Zeelanda Berriko Perpetual Guardin enpresak, proba moduan, bi hilabetez lau eguneko lanaldia jarri zuen martxan. Lau egun lan egin, lehengo soldata berdinarekin. Emaitzak bikainak izan ziren: motibazio gehiago, eraginkortasun gehiago, estres gutxiago. 

Eta ez da kasualitatea. Honek aurretik, Aucklan Unibersity of Technology-k galdetegien bidez egindako ikerketak ere ondorio berdinak eman zituen. Honela jakin zen langileen %54ari euren lana eta bizitzaren arteko oreka osasuntsua lortzea ahalbidetzen ziela bot eguneko lanaldiak. Aldiz, kopuru hau %78ra igotzen dela lau eguneko lanaldiarekin. Gainera, lan konpromisoa %20 hazten da. Izan ere, psikologoen esanez, honek, enpresek ikusi nahi ez duten oinarrizko gai bati egiten dio erreferentzia: giza garuna ez dago prest arreta mantentzeko ohiko lanaldi batek eskatzen dituen 40 orduz. Ez gaude jarduerak etengabe egiteko programatuak, egungo lanek exijitzen duten bezala. 

Baina, artikuluak aipatzen duen bezala, enpresentzat hau gastu bat da; nahiz eta sistema honek teknologia enpresetan edo antzeko sektoreetan funtzionatuko lukeen hobekien, helburuka lan egiten baitute. Baina euren lana proiektuak ez diren enpresentzat, baizik eta orduen arabera lan egiten dutenentzat, gobernuen laguntza beharko litzateke sistema hau martxan jartzeko, langile horien postua beteko luketen langile gehiago beharko lituzkete eta. Modelo hau, enpresa txikiek ezingo lukete jasan diru publikorik gabe. 

Argi dagoena da planteatzeko gaia dela: dirua inbertitzea langileak zoriontsuago izan daitezen eta lana hobeto egin dezaten. Lehendabizi guztion osasuna baita 2020 honek argi erakutsi digunez, eta hori posible egin behar luke gobernuak. Ea lortzerik dagoen etorkizun hurbil batean!