“Latin Breakbeats, basslines& boogaloo”

“Latin Breakbeats, basslines& boogaloo” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/latin-breakbeats-basslinesamp-boogaloo/@@download/image/36p9-2.jpg
2003/12/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Brown Sugar
36.zenbakia
60ko eta 70eko hamarkadetan New York hirira iritsitako etorkin latinoek (etorkin hitza erabiltzen ausartzea ere!) komunitate beltzarekin topo egin zuten (beraiek bezain etorkin ziren eta, gainera, indarrez eraman zituzten AEBetara). Orduan, musika estiloen arteko nah60ko eta 70eko hamarkadetan New York hirira iritsitako etorkin latinoek (etorkin hitza erabiltzen ausartzea ere!) komunitate beltzarekin topo egin zuten (beraiek bezain etorkin ziren eta, gainera, indarrez eraman zituzten AEBetara). Orduan, musika estiloen arteko nahasketa gertatu zen. Latin soul, latin jazz, latin funk, latin boogaloo eta nahi dituzuen etorkin estilo guzti hauen emaitza zirraragarria izan zen. Perkusioak, baxuak, haize tresnak, sentimenduak, gerri mugimenduak eta izerdia, non-nahi. Kutsadurarekin batera. Harmless diskoetxeak garai hartako etorkinen musika berreskuratu eta egungo etorkinentzat luxuzko formatuan aurkeztu digu. Etorkizuna eraiki zuten etorkinak ahaz ez ditzagun.