Latex: "hardcore talde onak daude gure artean"

Latex talde gasteiztarrak bigarren diskoa plazaratu berri du: "No hay raza peligrosa". Hardcorea-ri ekiten dio boskote honek, eta AEB mendebaldeko talde azkar eta koloretsuen eragina nabari zaie. Javi baxu jotzailearekin hitz egin dugu.
Gazteak izan arren, denbora daramazue elkarrekin jotzen. Hala ere, ez zarete oso ezagunak. Bigarren diskoarekin aldatuko dira gauzak?
Egia da urte asko daramatzagula elkarrekin, 1998an "Más allá del Orgasmo" diskoa grabatu genuen, Potencial HC diskoetxearekin. Garai hartako Latex talde gaztearen isla da disko hori. Ordutik, garapena izan du gure musikak: taldekide bakoitzaren eragin eta estiloak gehitzen ikasi dugu, taldearen soinua mantenduz. Garapen hori bigarren diskoan antzematen da: grabazio landuagoa da, soinu hobea du. Hortaz, normala da jende gehiagorengana iristea.
Madrilgo Potencial HC zigilu hardcorea utzi eta Gor diskoetxera jo duzue. Zergatik?
Aldaketa ez du musika estiloak eragin, eta Potencial-ekoekin ez dugu arazorik izan. "No hay Raza Peligrosa" geure kabuz grabatu genuen, eta masterra eskuetan genuela, zenbait diskoetxerekin hitz egin genuen. Gor-en eskaini ziguten guk nahi genuena.
Hardcoreak eta punkak tarte zabala dute diskoan.
Denetarik entzuten dugu, baina hardcorea eta punka denoi gustatzen zaigu. Bad Religión, Pennywise, NoFX, Hiperkore edota Salvate Si Puedes gustatzen zaizkigu. Nolanahi ere, beste taldekide batek beste talde batzuk aipatuko lizkizuke: talde askoren eragina jasotzen dugu.
Skatean aritzen zarete? Betidanik lotu izan da hardcorearekin.
Gazteagoak ginenean gehiago ibiltzen ginen; orain, aldiz, Snowboard-a nahiago dugu. Hala ere, lokalean badago patinete bat, eta uda partean astinduren bat ematen diogu.
Ba al da gaur egun hardcore mugimendurik Euskal Herrian?
Ez dut mugimendu jakinik ikusten, baina egoera ez da txarra. Talde onak daude, eta jotzeko tokiak eta zaleak asko dira.