Lastotxoak, kotoi-zotzak eta plastikozko platerak debekatuak Europar Batasunean bihartik aurrera

Pandemiak pandemia, plastikoak dakarren kutsadurak ere arazo larria izaten jarraitzen du. Izan ere, jada plastikoak itsasoan dagoen zaborraren %80 da eta hori dela eta, agintariak aurrera darraite beste krisi honi irtenbidea topatu nahian.
Hori horrela, larunbat honetan bertan debekatuak geratuko dira plastikozko plater, koilara eta abar merkaturatzea; baita lastotxoak eta kotoi-zotzak ere, beti ere polietilenoz eginak badira. Debeku hau Europar Batasun osoan aplikatuko da eta 2019an onartua izan zen legea, nahiz eta bihartik jarriko den indarrean. Europar Komisioak merkatutik erabili eta botatzeko plastikozko produktu guztiak kendu nahi ditu, jada horien alternatibak merkatuan baitaude.
Pasa den maiatzaren 31an Bruselak Europar Batasuneko herrialdeei eskatu zien erabilera bakarreko plastikoarekin amaitzeko eta arau berriak modu egokian eta uniformean aplikatzen direla ziurtatzeko. Ea ba neurri hau baliagarria den plastikoaren erabilera pixkanaka murrizteko!